XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

29. Zenbateko oxigeno masa beharko da 2,44 g magnesioren errekuntza osoa egiteko, jakinik erreakzioaren bukaeran 4,0 g magnesio oxido lortzen direla?

magnesio + oxigeno / magnesio oxidoa

30. Ondoko erreakzioarentzat sodioa + kloroa ampgt; sodio kloruroa, osatu ondoko taula.

g sodio / g kloro / g =nAc=l / sobera dauden g sodio / sobera dauden g kloro

31. Jakinik litro aireak 1,293 g-ko masa duela baldintza normaletan, kalkulatu 100 litroko ontzi batean edukia dagoen airearen masa, kontutan hartuz barneko presioa 2 atmosferakoa dela eta tenperatura 100 ampdeg;C-koa.

32. Zer presioren menpe egongo dira 3 mol gas 100 litro betetzen badituzte 27 ampdeg;C-tan?

Etxeko praktika

Substantzien banaketa kromatografiaz

Boligrafo edo idazlumaren tintak, normalean, zenbait kolorante izaten ditu.

Iragazpaper baten muturretik hurbil, isur ezazu tintazko tanta txiki bat.

Sar ezazu iragazpaperaren mutur hau azetona eta alkoholezko disoluzio batean (gehitu amoniako tanta batzuk).

Disolbatzaile hauek paperean igoko dira kolore ezberdinak herrestatuz, hedadura batean zehar, kolorantearen motaren arabera.

Zerbait gehiago...

Nahaste eta konposatuei buruz

1799an, Joseph Louis Proust-ek bere teoria ezarri zuen, alegia, konposatu orotan elementuen pisu proportzioak egonkorrak eta aldaezinak direla.

Ordurako, Claude Louis Berthollet iritsia zen beste ondorio honetara: kobrea edo eztainua airea dagoen tokian berotzen badira, kolore eta konposaketa ezberdineko hainbat konposatuzko sail bat sortzen dela.

Egitate honek Proust-en teoria gezurtatzen zuen.

Gainera, Berthollek-ek aleazioak eta disoluzioak aurkezten zituen konposatuen formazioko aldakortasunaren froga ukaezin gisa.

Bi zientifikoen arteko eztabaidak zortzi urte baino gehiago iraun zuen.

Azkenik, Proust-ek frogatu ahal izan zuen zenbait elementuk konposatu bat baino gehiago formatzen dituztela eta hainbat konbinazio, disoluzioak eta aleazioak kasu, ez direla konposatuak, nahasteak baizik.